XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Furgonetan materialea kargatu ondoren, igon ziren hiru pintatzaileak eta bi laguntzaile etorri berriak.

Jauregiaren atzeko ate aurrera heldu ziren.

Han, zaintzaileek, azterketa zorrotza egin zioten furgonetari eta barruan zeraman kargari.

Pertsonak jaitsi erazi eta banan banan aztertu zituzten.

Dokumentazioa arretaz irakurri ondoren, metal detektagailu batetik iragan erazi zituzten bostak.

- Sartu zaitezkete - esan zieten azkenik.

Zerbait geroago, lanean hasi ziren.

Laguntzaile bezala kontratatuak izan zirenez, pintatzaileek zerbait behar izaten zutenean, Alan edo Ibrahim bidaltzen zituzten bila.

Eta soldatarik kobratzen ez zutenez, alderantziz baizik, nahi zutenean, irten egiten ziren berriztatu behar zituzten gela haietatik, atsedenaldiren bat hartu eta buelta bat ematera joateko.

Beraz, bi aukera horietaz baliatu ziren Alan eta Ibrahim sukaldeak bisitatzeko.

Horrela, ekintzaren bataila zelaia eta giroa aztertu ondoren, plana erabaki zuten.

- Abstur madarikatu hori ez da agertzen komentatu zuen Alanek, eta beharrezkoa dugu, hortik zehar galdera susmagarriak egiten ibili ez gaitezen.

Ibrahimek begirada maliziatia zuzendu zion: - Ba dakizu gure Mahoma handiak zer esan zuen: mendia ez baletor....

- Mendira joan - amaitu zuen esaldia Alanek.